Gaur estreinatuko da Azpeitian Galder Perezen zuzendaritzapean ‘Su txikitan’ antzezlana

prestaldizkaria 2012ko aza. 9a, 09:08

Azkeneko hamarraldian euskal gatazkaren konponbiderako saioek ibilitako bidea taularatuko du Glu Glu konpainiak gaur Azpeitian. ‘Su txikian’ antzezlan dokumentalak Galder Perez du zuzendari eta Ugaitz Alegria aktore, besteak beste.

Iturria: DEIA

Eguneroko bizitza “politika hutsa” dela adierazi dio Galder Perezek Deia egunkariari. “Sortzaileok ere badugu gertatzen dena kontatzeko erantzukizuna”. Adierazpen honi helduta, Galder Perezek gaur estreinatuko du bere lehen antzezlan politikoa: ‘Su txikian’.