‘Obabakoak’ liburuaren 25. urteurrena gogoratuko du BZFek

prestaldizkaria 2012ko aza. 16a, 10:01

25 urte pasa dira Bernardo Atxagak ‘Obabakoak’ liburua argitaratu zuenetik. Urteurrena oinarritzat hartuta, ekitaldi sorta antolatu du Bilbo Zaharra Forumek azaroaren 20-21-22an.

Azaroak 20, 19:00 – Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano.

Azaroak 21, 19:00 – Anari eta Iñigo Aranbarri.

Azaroak 22, 19:00 – ‘Leku hutsak, hitz beteak’, zine foruma.

Ekitaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira, Bilboko Plaza Barrian.