San Tomas egunean parte hartu eta dibertitzeko deia egin dute konpartsek

prestaldizkaria 2012ko abe. 18a, 09:14

Abenduaren 21ean Tomas Deunaren azoka ospatzen da eta urtero legez, 1980tik, Bilboko Konpartsak Areatzan egongo dira jai herrikoiak bultzatzen.

Txosna eta eszenatokia San Nikolas elizaren ondoan jarriko dituzte, ohi bezala, eta han giro ezin hobean dibertitzeko aukera egongo da: txalapartariak, erromeria, txerri pintxoak, indabak, etabar.

Aurten txerriaren protagonismoa berreskuratzen saiatu nahi dira Bilboko Konpartsak. Hori dela eta, Euskal txerri "zoriontsu" baten produktuen zozketa egingo dute.

Bilbotar eta bizkaitar oro gonbidatu dituzte Areatzara hurbildu eta ondo pasatzera.

  • 10:00 Txosnaren irekiera
  • 12:00 Eszenatokian: Txalaparta
  • 12:00 Elizaren ondoan: Pintxo eta indaben banaketa (tiketa erosi behar da)
  • 13:00 Eszenatokian: Bertsolariak (Oihana Bartra, Peio Ormazabal eta Arkaitz Estiballes)
  • 14:00 Eszenatokian: Gaiteroak
  • 16:00 Eszenatokian: Erromeria Gozo-gozo
  • 20:00 Alde Zaharretik: Bilbo kantari + triki (*)
  • 20:00 Eszenatokian: Txerri produktuen zozketa
  • 20:30 Eszenatokian: DJ Makala

(*) Bilbo Kantari Kalderapeko taberna aurrean hasiko da, Txakur Kalea 1.

INFO+ BILBOKO KONPARTSAK