Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak eta gainerako Udalkideak buru direla, Agirre Lehendakaria etorbideko 54an, Salesianos Deusto Ikastetxearen ondoan kokatuta dagoen biribilgunearen izendapen berria jasotzen duen plaka estalgabetuko dute bihar urtarrilak 30.
Salestarren fundatzaile izan zen San Juan Boscoren omenez, Don Bosco izena izango du aurrerantzean biribilguneak.
Ekitaldia bihar, eguaztena, urtarrilak 30, 12:30ean izango da, Agirre Lehendakaria etorbideko 54an. zenbakiaren parean (Salesianoetako biribilgunea).