Zuzeneko Instanteak: Ines Osinaga musika solasaldian gaur 7Katun 20:00etan

prestaldizkaria 2013ko urt. 29a, 13:26

Gose musika taldeko kantari eta musikari den Ines Osinaga 7Katu gaztetxera hurbilduko da gaur 20:00etan.

Zuzeneko Instanteak izeneko ekimenak argazki erakusketaz gain, emanaldi akustikoak, master class saioak, solasali musikatuak eta bestelako ekimenak eskainiko ditu ostiralera bitartean Bilboko Alde Zaharrean; beti ere, euskara eta musika uztartuz.

Korrika Kulturalaren barruan asteon Bilbon ikus eta entzun daitezkeen Zuzeneko Instanteetako bat da INES OSINAGAren solasaldia.

Bihar, urtarrilak 30, ZIGOR DZk master class saioa eskainiko du Lasai Kulturgunean, 19:00etan.

Urtarrilaren 31n, PENTATONIX-FOLK taldearen kontzertua izango da Lasai kulturgunean, 22:00etan.

Otsailaren 1ean, AIN_1 taldearenĀ kontzertua Kalderapekon, 21:00etan.