Ostiralean bertso-afaria, Deustuko Bordatxon

prestaldizkaria 2013ko ots. 18a, 10:21

Korrika 18ko kultur-ekitaldien artean, bertso-afaria antolatu dute Deustuko euskalgintzako eragileek ostiralerako, otsailak 22. Hiru bertsolari nor baino nor arituko dira Bordatxo jatetxean afalostean, Amaia Iturriotz, Ander Elortegi eta Etxahun Lekue, hain zuzen.

AEK-Matxintxu euskaltegian (Ramon y Cajal, 8 – 94 4752235) edota Berbaizu euskara elkartean (Ramon y Cajal, 42 – 94 447 10 42) eman daiteke bertso-afarirako izena 25 euroren truke.