Lankidetza eta emakumeen giza eskubideak mintzagai, Sarrikon

prestaldizkaria 2013ko ots. 20a, 10:39

Garapenerako agenda ofiziala eta emakumeen giza eskubideak jardunaldiak izango dira ostegunean eta ostiralean, otsailak 21 eta 22,  Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Jardunaldien programa osoa.

Bilboko Udalak, EHUk eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak antolatuta, garapen agenda ofizialaren eta emakumeen eskubideen arteko loturari buruzko gogoeta sustatuko da, ikuspuntu feminista batetik.

Halaber, garapen arloaren egungo eredua aldatzeko eta hobetzeko aukerei buruz hausnartuko dute.