Botikazar ikastetxeak irabazi du aurtengo "Iparra-Hegoa" elkartasun saria

prestaldizkaria 2013ko ots. 21a, 10:13

Botikazar DBHko Ikastetxeak jasoko du gaur ' Iparra-Hegoa’ elkartasun saria Bilboko udaletxean, 19:00etan.

Bilboko Udalak elkartasuna ardatz duten bi egitasmo saritzen ditu urtero: bata, ikastetxe batek abian jarritako eta bestea, berriz, norbanako edo enpresa zein bestelako erakunde batek bultzatutakoa. Bosgarren edizio honetan, Deustuko ikastetxeak eta “La posada de los abrazos” bilbotar elkarteen lana sarituko dute.