Martxoaren 15ean hasiko dira Deustuko jaiak

prestaldizkaria 2013ko ots. 26a, 12:20

Bai, badatoz! Martxoaren 15ean hasiko dira aurtengo Deustuko jaiak! Hamaika aktibitate prestatu ditu Jai Batzordeak deustuarren eta bisitarien gustukoak izango direlakoan. 

Jai Batzordeak eduki batzuk aurreratu dizkigu. Hona hemen: "Hasteko, txupinazo PAREren eskutik. Igandean, 17an, Euskal Eguna izango da eta ekintza batzuen artean, Emakumeen Aurreskua eta pilota partidua ikusiko ditugu. Bestalde, ostegunean Korrikarekin bat egingo dugu "tipi-tapa, tipi-tapa korrika" oihukatuz eta horren ostean, izugarrizko bertso-saioa izango dugu txosnagunean! Aipatzekoa da ere, ostiralean, Bonbo Botrako taldea arituko dela eta larunbateaa koadrilek eta konpartsek haien trebetasun artistikoa frogatuko dutela eszenatoki gainean playback txapelketan! Jaiak bukatzeko, igandean, Euskal Ezkontza ospatuko dugula. Gainera aurton, PAREk, gazte talde feministak, txosna jarriko du, beraz, ongi etorri!"

INFO + DEUSTUKO JAI BATZORDEA