‘Pisukideak’ antzezlana Bilborocken martxoaren 6an

prestaldizkaria 2013ko ots. 27a, 16:58

Geroz eta gutxiago geratzen zaigu Korrika hasteko, baina itxaroten dugun bitartean, zergatik ez gara antzerkira joaten? Horretarako, Korrika kulturalak ‘Pisukideak’ antzezlana aurkezten digu.

Komedia dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu martxoaren 6an, asteazkena, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan Bilborock aretoan.

Sonia Villamor, Deustuko Erriberako auzotarra, eta Jon Zubiaga dira ‘Pisukideak’ antzezlaneko aktoreak.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira eta 5 euro baino ez dute balio! Beraz, hasi entrenatzen eta korrika joan Bilboko AEK edozein euskaltegira sarrerak erostera agortu baino lehen!