LEIOATIK! proiektu komunikatibo berria gaur aurkeztuko da

prestaldizkaria 2013ko ots. 28a, 09:35

Leioako campuseko ikasle proiektu komunikatibo berria da LEIOATIK! Leioan bertan eta 7Katu gaztetxean izango dira aurkezpen ekitaldiak.

Leiotatik!-en oharra:

Gaur, otsailak 28, aurkezpen jaialdia burutuko da. Leioako Campuseko ikasleok gabezi komunikatiboa geneukala bistazkoa zen, bai kanpora begira zein fakultateen artean. Bestalde, ikasleriak hainbat tresna faltan botatzen zituen. Hau dela eta, Leioatik! proiektua ostegun honetan jaiotzera doa, animatu ta bertaratu antolatutako ekintzetara!!!

Egitaraua:

  • 13:00: Gazte eta ikasle proiektu komunikatiboen MAHAINGURUA, Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan. Parte hartzaileak: TOPATU, GAZTEIRAULTZA, HARABA eta TRIKIMAILU.
  • 14:30: BERTSO-BAZKARIA Arte Ederretako fakultatean (bertan ordaindu) (5€). Bertsolariak: Jone Uria, Josu Sanjurjo eta Amaia Iturriotz.
  • 20:00: Jon Plazaolaren MONOLOGOA 7KatuGaztetxean (pintxoak egongo dira).
  • 21:00: Leioatik!-en aurkezpena 7KatuGaztetxean (pintxoak egongo dira).
  • …eta gauean JAIA 7KatuGaztetxean!!!

 

KONTAKTUA: leioacom@gmail.com