Gaur abiatuko da KORRIKA 18; martxoaren 21ean helduko da Deustualdera

prestaldizkaria 2013ko mar. 14a, 09:09

Gaur 16:30ak aldera hasiko da Andoianeko Martin Ugalde kultur parketik 18. KORRIKA. Deustualdera martxoaren 21ean -osteguna- iritsiko da, herriko jaietan.

Enekuritik sartuko da 17:30ean, San Inazio eta Deustu zeharkatu ostean Bilborantz egingo du.

KORRIKA unez une jarraitzeko

18. Korrikako arduradunek hiru zatitan banatutako mugikorrentzako aplikazioa aurkeztu dute. Beraien webgunean (www.korrika.org) jaitsi daiteke eta hiru aukera ematen ditu: Korrikaren webgunean dagoen agenda kontsultatu; Korrikaren egoera ikusi, hau da, korrikalariak herri jakin batetik noiz pasako diren jakin ahal da; eta ibilbidearen mapa ere hor egongo da, erabiltzailea non dagoen eta Korrika non dagoen ikusiz. Joko bat ere egin du Akting enpresak.

Mugikorretarako aplikazioa Korrika transmedia elkarlanaren aurkezpenean eman zuten jakitera, atzo. Bertan EHUko Multimedia masterreko ikasleekin elkarlanean hainbat proiektu gauzatu dituztela azaldu zuten, hala nola, suspentse bideo bat. Era berean, duela bi Korrika egin bezala ETB 3k egunero saio berezia egingo du eta Hamaika Telebistan ere gunero egingo dute saio berezi bat. Hamaikako Naroa Iturrik esan zuenez, elkarrizketa bereziak, Korrikaren bitxikeriak eta abar ikusi ahal izango dira. Bigarren aldiz egingo dute Hamaikan eguneroko saio berezia.

INFO + KORRIKA