Euskara eta euskal kultura iparraldean, gaur hizpide Itsas Museoan

prestaldizkaria 2013ko api. 4a, 08:56

 Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendariak hitzaldia emango du ostegun honetan 19:00etan,  Bilboko Itsas Museoan.

Mintzaldi honetan, gain giroki aipatuko ditu, lehenik euskararen egoera zertan den, hala nola irakaskuntzan, familiako transmisioan, komunikabideetan eta eguneroko bizi publikoan. Halaber, euskal kulturaren harat-honat akargitan ezarriko ditu, bai eta ere mugaz gaindiko harremanak. Parada ukanen dugu ere hobeki ezagutzeko iparraldeko lurralde ezberdinak eta haien ezaugarri sozio-kulturalak.

Hitzaldiari hasiera IPARRALDEA XXI dokumentalak emango dio. 17 minutuko dokumental hau Euskal Kultur Erakundeak ekoiztu zuen 2010ean  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.  Dokumentalak  gaur egungo Iparraldearen irudi gazte, moderno eta baikorra aurkezten digu. Bere xedea Ipar Euskal Herriko gazteriaren bizitza kulturala erakustea da, egungo topikoak baztertuz.