Hamar urte beteko ditu BERRIAk aurten eta hogei, berriz, Hor dago! Abante konpartsak. Elkarrekin ospatuko dituzte bi urteurrenak apirilaren 27an, larunbata. Baina ez da ospakizun itxia izango, inondik inora, Bilboko Berrialagun guzti-guztiak gonbidatuta daude.
Apirilak 27 larunbata: Hor Dago! Abante konpartsak 20 urte, BERRIAk 10 urte.
Bazkaria Kafe Antzokian, 14:00etan. Txartelak salgai: Kafe Antzokian, Café Bilbaon eta Morga tabernan. Prezioa: 18€.
Ez da jai erraldoia izango, “baina goxoa eta polita” izatea nahi dute antolatzaileek. “Lagun zaharrak eta berriak batzea, hitz egitea, jan-edan ederto egitea, musika entzutea; ondo pasatu nahi dugu zuekin, zerk batzen gaituen gogoratuz”.
Euskaldunon Egunkaria-ri laguntzeko sortu zen Hor dago! Abante konpartsa: hogei urte beteko ditu aurten, eta aurrera darrai egun BERRIAren ondoan ere, bere “komunitatea indartzen”. Konpartsakideek “esker oneko” dute euskarazko egunkaria eta BERRIAk esker ona itzuli nahi die honako honetan.
Andoaingo ospakizuna
BERRIAk hamar urte egingo ditu eta ospatu egin nahi du. Ospatu nahi du bertako langileekin, kolaboratzaileekin, irakurleekin BERRIAlagunekin, proiektua bideragarri izan dadin dirua jartzen dutenekin… Guztiei eskerrak eman nahi dizkie, haiekin egon nahi du, eta aurrera egiteko haien sostengua behar duela esan nahi die.
32 kultur ekitaldi antolatu dira; denek eskema bera izango dute: Zertan ari da BERRIA? aurkezpena, BERRIAk hamar urte bideoa eta kultur ekitaldia. Estraineko ekitaldia Errenterian egin dute, apirilaren 12an. Egun horretan estreinatu zen Metrokoadroka sormen laborategiak BERRIAren hamargarren urteurrenerako enkarguz prestatu duen antzezlana: Zertarako hegoak.
INFO + BERRIA