Irrati-lizentziak eta irrati txikiak mintzagai Bilbo Hiria Irratiaren 16. urtemugan

prestaldizkaria 2013ko api. 30a, 13:03

Datorren maiatzaren 2an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan eta Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria Irratiaren 16. urteurrena dela kausa, mahai ingurua antolatu dute.

Bertan, Info 7k, Tokikomek, Tas-Tasek eta Bilbo Hiriak hartuko dute parte, eta telefonoz egindako kolaborazio pare bat ere izango da. Gai nagusiak bi izango dira: Lizentzien egoera (EAEn batez ere, Nafarroan ere Euskalerria kasua), eta Euskal Irrati (txikien) egoera eta etorkizuna.

INFO + BILBO HIRIA IRRATIA