Badator Arangoitiko Euskal Jaia

prestaldizkaria 2013ko mai. 2a, 18:50

Dakizuenez, gainean dugu jada ARANGOITIKO EUSKAL JAIA! "JARRI MINGAINA DANTZAN" da aurtengo edizioaren leloa, dakigunok egin dezagun. Arangoitik euskaldun pilo dagoelako, euskaltzale gehiago, eta urtero eskolatik ateratzen diren umeak, D ereduan ikasitakoak.

Horregatik, Bihotzaran, Haizealde, Gazte Asanblada, Batzokia, Eskolako Gurasoen Elkartea, Bihotz Alai, Bilboko Udala, merkatariak, eta inguruko laguntzaile asko eta asko, elkarlanean, ARANGOITIKO EUSKAL JAIA aurrera ateratzeko lanean gaude urte osoan.

Aurtengo Euskal Jaia nobedade berezi eta politekin datorkigu, gure eskolako kirol talde guztiek parte hartu nahi izan dutelako euskararen aldeko jai berezi honetan. Lehenengo larunbatean, maiatzaren 4an alegia, honako programa bereziarekin dator:

MAIATZAK 4, LARUNBATA “kirola eta musika euskaraz” eguna

10:00 Eskubaloia eskolan: Arangoiti – Atxuri. Umetxoak

11:00 Pala txapelketaren kanporaketak

11:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Sestao. Aurreumetxoak

12:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Atxuri. Umetxoak

17:30 Saskibaloia eskolan: Arangoiti – Intxixu Ikastola

17:30 Pala Txapelketaren aurrefinalak frontoian

18:30 Funky Dantza erakusketa. Eskolako dantza taldearen eskutik

21:00 Kalejira gazteentzako! Zonatik: “Fabe de Fuka”

Igande 5ean Pala Txapelketaren final handia, 12:30ean frontoian

Astean zehar egingo diren ekitaldien artean, asteartean Borja Sarrionandia-Ibarrak "La II República y la Guerra Civil en Deustu" bere liburuaren aurkezpena egingo digu Ur-Etxean.

Asteazkenean, Baserrian, 18:30ean, Ipuin Kontalaria "BertsolHaritza" Ibai Sensoainen eskutik.

Ostegunean, "Euskotarrak" auzoko koroak 18:30ean emango duen kantaldi goxoaren ostean, Bilboko Udal Txistularien Banda etorriko da gure kaleak alaitzen.

Ostiralean, eskolan, Hankapaluen tailerra eta erromeri dantzen ikastaro "express"aren ondoren, auzoko kaleak girotuko ditu Arangoitiko Batuke Bulegoak.

Bigarren larunbatean, maiatzaren 11n, eguna ekitaldiz beteta datorkigu, goizetik gauera, ume, gazte zein helduentzako aktibitateekin. (Bazkarian apuntatzeko epea astelehen 6an amaitzen da, adi!)

Eta igandean, azoka parkinean eta, berarekin, HARRI ZULATZAILEAK.

Kontaktua: arangoitikoeuskaljaia@hotmail.com