Izarbeltz Ateneoak Emarock Gaua hartuko du larunbatean

prestaldizkaria 2013ko mai. 17a, 09:19

Emarock dokumentalaren proiekzioa eta emakumeak protagonista dituzten bost taldek joko dute bihar, larunbatean, Iralako Izarbeltz  Ateneoan.

Emakumeak eta rock musika uztartzen dituen Emarock proiektuaren baitan, irailetik Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egin dute; horretan, emakume musikariak dituzten taldeei elkarrizketa egin dizkiete, eta batzutan zuzenean ere jo dute. Ikasturtea bukatzear dagoenez eta ekimen hori borobiltzeko asmoz, Emarock elkarteak eta Irola Irrati libreak kontzertu gau antolatu dute, Musikazuzenean webgunearen laguntzarekin.

Emarock Gaua 18:30ean hasiko da eta 19:00etan Emarock dokumentalaren emanaldia izango da. 20,00etatik aurrera musikaren tartea izango da, bost talde igoko dira taula gainera: Gaur Ez, Las Tuerkas, Humus, Endemaño eta DJ Lucy Ramone.

Izarbeltz Ateneoak hartuko duen jaian parte hartzeko 4 euro ordaindu beharko dira. Edarien prezioak ere herrikoiak izango dira.