Euskal presoen aurkako erasoak eteteko eskatu du Herrirak

prestaldizkaria 2013ko eka. 7a, 18:03

Herrira mugimenduak euskal presoek azkenaldian Muret-Seysses (Frantzia) espetxean jasan dituzten erasoak eteteko galdegin du gaur Frantziak Bilbon duen kontsuletxean.

Roberto Noval Herrirako kideak azaldu duenez, euskal presoen aurkako erasoak ez dira berriak Muret-Seyssesen. Iaz Ibai Peñak eta martxoan Xabier Aranburuk eskubide urraketak eta jipoiak salatu zituzten.

Jokabide hori azken astean errepikatu egin da eta Itziar Moreno preso san inaziotarra kolpatu egin zuten kartzelako funtzionariak. Erasoaren ostean 25 egunez mitard-ean egotera zigortu zuten. Horren aurrean, Moreno bera eta Ruben Rivero gizonezkoen moduluan dagoen balmasedatarrak gose grebari ekitea erabaki zuten eta astebete egon dira jan gabe Moreno Fresneseko (Paris) espetxera aldatu duten arte.

Novalek dioenez, Seyssesetik atera badute ere, orain senide eta lagunek 600 kilometro gehiago egin beharko dituzte bisita egiteko.

 

Iturria: BRANKA