Emunen aurkezpena: 16 urteko esperientziatik, erronka berriak

prestaldizkaria 2013ko eka. 12a, 10:42

Emun aholkulari taldearen izenean, gure proiektu berriaren komunikabideei begirako aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bilboko Euskalduna jauregian, ekainaren 20an.

Euskara eta berrikuntza soziala da Emunen misioa. 16 urte daramatzagu erakunde publiko eta pribatuei zerbitzu profesionala eta inplikatua eskaintzen. Esperientzia horretatik, aurten lan-eremu berriak zabaldu ditugu, gizartearen erronka berrietara egokitzeko.

Erronka horiei buruz hitz egingo digute euren eremuan esperientzia zabala duten profesionalek. Hauek dira parte hartuko dutenak:

· Kike Amonarriz, soziolinguista eta telebista aurkezlea.

· Plataforma per La Llengua

· Irizar kooperatiba

· Fagor Taldea

· Emun aholkulari taldea

Gainera, Emunen marka irudi berria ere aurkeztuko dugu ekitaldi multimedian. Logo berria eta webgunea, informazio espezialdua eskainiko duena Emunen lau lan-eremuei buruz: hizkuntza zerbitzuak, kultura zerbitzuak, parte-hartze zerbitzuak eta aniztasun eta immigrazio zerbitzuak.

· Non: Euskalduna jauregian, Bilbon

· Noiz: ekainaren 20an, osteguna

· Ordutegia: 11:30etik 12:30era

· Twitter bidez: #Emun