Jardunaldiak kulturarteko Deustu eraikitzeko

prestaldizkaria 2013ko eka. 18a, 17:23

Inmigrazioari eta elkarteen arteko trukeari buruzko jardunaldiak izango dira ekainaren 19 eta 20an Bidarte udaltegian.

"Kulturateko Deustu eraikitze aldera" goiburupean bat egingo dute hainbat elkartek eta Bilbo Udalak biharko (ekainak 19 asteazkena) eta etziko (ekainak 20 osteguna) jardunaldietan. Jardunaldien xedea "inmigrazioaren errealitateak eta pertzepzioak" aztertzea eta "kulturen arteko bizikidetza" lortzeko "Deustuko elkarteen topaleku" izatea da.

Hitzordua bai asteazkenean bai ostegunean Bidarte udaltegian izango da 19:30ean.