11:00etan abiaraziko da gaur Bilboko zigor epaitegiko lehen aretoan grebalari gazteen aurkako auzia.
Atzoko lehen epaiketa saioaren ondoren, arratsaldez, ehunka lagunek parte hartu zuten Deustuko kaleetan Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandezen absoluzioa eskatzeko manifestazioan.
42 urteko gartzela zigorrari egin behar diote aurre -ia 14 urte inguru bakoitzarentzat-, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren ondoan gertatutako istiluetan parte hartu zutelakoan. Bertan zeuden ertzainei ke ontziak jaurtitzea eta bi polizia zauritzea egotzi diete. Bestalde, Yaldebere beste prozesu batean epaituko dute garai hartan adingabea zelako; eta 18 hilabeteko lan sozialak burutzearen eskaerari aurre egin beharko dio.
INFO + GARA