Herrira-ren aurkako polizia operazioan atxilotuetako bi dira Roberto Noval eta Beñat Zarrabeitia

prestaldizkaria 2013ko ira. 30a, 17:45

Asko dira Areatzan, Arriaga plazan, kontzentratutik dauden herritarrak. Bertatik irtengo da arratsaldean, 20:00etan Herrira-rena aurkako polizia operazioa salatzeko manifestazioa.

Roberto Noval deustuarra da gaur goizean atxilotu duten 18 pertsonetako bat. Noval oso pertsona ezaguna da bai Deustun bai Bilbon. Herri mugimenduetan aktiboki jardun du eta azkenaldian Herrira euskal presoen eskubideen aldeko kolektiboan partaide ziharduen.

Beñat Zarrabeitia da beste atxilotuetako bat. Gara egunkariko kazetaria. Zarrabeitia, Deustun aurpegi ezaguna da. Hainbatetan aritu da Herrira-ko bozeramale lanetan.

INFO + BERRIA