San Sebastian klinikaren eraistea hasi da

prestaldizkaria 2013ko urr. 11a, 17:49

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=49HUIpIxB6w&feature=youtu.be]

Eraikinaren eraistea erabatekoa izango da -fatxada barne- eta bi hilabetez luzatuko da; etxebizitzen eraikitze lanek 2014ko hasieran hasi eta 28 hilabete inguru iraungo dute. Etxebizitzen merkaturatzea hasi zenetik hilabete gutxi pasatu dira eta dagoeneko sustapenaren %80a saldu da.

Bi urte eta erdian Deustuko hirigintza-paisaia aldatu egingo da lehengo Vicente San Sebastian Klinika kokatuta zegoen lurzoruan eraikiko den etxebizitza-eraikin enblematikoari esker. "Osasun-asistentziaren arloko erreferentea izan zen eraikina hirigintza arloko erreferente izatera pasatzea" nahi dute proiektuaren sustatzaileek. Eraldaketa horretan Edificio Antigua Clínica sustatzaileak lan egingo du, Jauregizar taldeak eta IMQ taldeak osatuta, eta San Sebastian eraikina eraikiko du: 94 etxebizitza, garajeak, trastelekuak eta merkataritza-lokalak, bizilagun berrientzako zerbitzu pribatu eta esklusiboekin, 60 urtez IMQ-ko klinika deustuarra egon den orube berean.

Horretarako, ostiral honetan Vicente San Sebastian lehengo eraikinaren eraisteari ekingo zaio, bi hilabetez luzatuko dena. Ondoren, etxebizitzen eraikitze-lanak hasiko dira eta 28 hilabete inguru iraungo dute. Beraz, dena aurreikusi den moduan badoa, eraikina 2016 urte hasieran egongo da bukatuta.

Bukatuta dagoenean, San Sebastian Eraikinak diseinua, kalitatea, eragingarritasun energetikoa eta erosotasuna uztartuko ditu, Bilbon parerik izango ez duten zerbitzu esklusibo batzuekin.

Erronka hau ez da berria Jauregizar taldearentzat, 28 urteko eskarmentua baitu hiriaren itxura berritu duten proiektu enblematikoak modu arrakastatsuan burutzen eta hiri gune historikoak bilbotarrentzat berreskuratzen. Besteak beste, aipatzekoak dira Pio Baroja plaza Uribitarten, Errekalde Zumardiaren zabalera, Gas Plaza eta Kale Nagusia 60ko zaharberritzea.

Bizi-kalitatea

Lan ildo honetan dago San Sebastian Eraikina. Eraikin berriak bi eta hiru logelako 94 etxebizitza izango ditu bost solairutan, eta azken bat terrazadun atiko erakargarriekin. Eraikina osatzeko, lau solairuko garajea, merkataritza-lokalak behe solairuetan eta familien eguneroko bizitza errazteko zein bizi-kalitatea eta elkarbizitza hobetzeko helburua duten espazio eta zerbitzu gehigarriak egongo dira, hala nola: lorategia, kirol-pista, gimnasioa, haurrentzako gunea, bi gela komun haurrentzako orgak eta bizikletak gordetzeko eta solariuma eraikinaren estalkian.

Eraikitze prozesurako materialen eta akaberen kalitate handia ez ezik, eraikitze-xehetasunen erabateko pertsonalizazioa emateko aukera ere eskatu dira. Azalerak 70 eta 96 m2 erabilgarri ingurukoak dira, banaketa zabalekin. Guztietan ere 2 komun, sukaldea erabat hornitua, garajea eta trastelekua daude. Bi gelako pisuek, garajea eta trastelekua barne, 249.000 eurotik gorako prezioa dute (+BEZ); hiru logelakoek, berriz, 368.000 eurotik gorakoa (+BEZ). 

Energia-eraginkortasuna

Eraikinak diseinu modernoa izango du, hala kanpotik nola barrutik, material iraunkorrak eta kalitatezkoak, eta beti mantentze ahalik eta txikiena eta energia-aurrezpenik handiena bilatu da. Etxebizitzetarako sarbidea atari bakar batetik izango da, eta behin barruan lorategia duen galeria batetik eskailera multzo bakoitzera helduko da, barruko urbanizaziora eta zerbitzu pribatuetara. Eraikin osoak izango du bideo-zaintza zerbitzua sarbideak kontrolatzeko.

Ingurumen-jasangarritasunaren irizpidea aintzat hartu da uneoro erakinaren planifikazioan, Kalifikazio Energetikorik altuena (A maila) lortzeko diseinatu baita. Horretarako, kontuan hartu dira bai neurri pasiboak, energia premiak murrizteko, bai aktiboak, kontsumoak murrizteko. Lehenengoak lortzeko, besteak beste, isolamenduak areagotu dira eta eraikinaren guneak eta beirak fatxaden orientazioaren arabera egokitu egin dira.

Erabiliko diren neurri aktiboak ekoizpen zentralizatuko sistemak dira, kontsumoen banakako kontrolarekin ur beroan eta berogailuan, gas naturalaren bidez eta eguzki panel termikoen bidez. Produkzio sistemak erabiliko dira errendimendu handiko ekipamenduekin, eta energia berriztagarriak ere erabiliko direnez, energia aurrezpen handia lortuko da. Horrek guztiak erosotasun handiagoa bermatuko du etxebizitzen barruan, hala nola abantaila ekonomikoa erabiltzaileentzat, atmosferara isuritako CO2 kantitatea murrizteaz gain.

Eraikin adimentsua

San Sebastian Eraikineko etxebizitzek domotikako azken aurrerabideak izango dituzte,  jabeen eguneroko bizimodua erraztearren. Horrela, sakelako telefonoko edozein aplikazioren bidez, berogailua piztu eta itzaltzeko ordua programatu ahal izango da,  suteaz ohartarazteko mekanismoak izateko aukera egongo da, ur edo gas isuriak, horniduraren huts-egiteak, hala nola etxebizitzaren barruko zaintza izateko aukera, betiere haurrekin eta nagusiekin pentsatzen.

Ezaugarriei, filosofiari eta ekipamenduari erreparatuta, eraikin paregabea da hirian. Horri esker, merkaturatzea hasi zenetik hilabete gutxi batzuk pasatu ondoren, sustapenaren % 80a salduta dago jada.