Gaur, azaroak 27, 18:00etan zabalduko ditu ateak Berbaizu elkartearen KULTURA OUTLETak. Denetik aurkituko duzue bertan, merke-merke: liburuak, CDak, biniloak, jolasak, DVDak, erropa, bitxikeriak...
Durangoko Azoka baino astebete lehenago, azaroaren 27, 28 eta 29 arratsaldez, Müllerrenean kultura produktuak salgai jarriko ditugu oso prezio merkean.
Bai PREST! aldizkariak bai Berbaizu euskara elkarteak urteetan gorde eta pilatutako materialaren artean musika, liburu, urtekari, bilduma, gida, kamiseta eta beste hamaika bitxikeri eskuratu ahalko dira. Zuk ere ganbara beteegi baduzu, egin garbiketa eta ekarri Berbaizura erabiltzen ez dituzun kultura objektuak.
Ez dugu salerosketa huts izatea nahi eta horregatik kultura ekitaldiz zipriztindua izango da azoka: bertsolariak, zuzeneko musika eta jan-edana ez da faltako.
Hiru eguneko ekimena artelanen enkanteak borobilduko du. Azaroaren 29eko iluntzean, ez Christie’s, ez Sotheby’s, Müllerreneako enkantea bezalakorik ez da izango. Deustualdeko artistek PREST!-i eta Berbaizuri eskuzabalki emandako piezak subastatuko ditugu, giro onean.
INFO + BERBAIZU elkartea
Ramon y Cajal 42 DEUSTU 94 447 10 42