Kultura Outlet jendetsua bigarren urtez

prestaldizkaria 2013ko abe. 4a, 11:13

Jende piloa hurbildu zen KULTURA OUTLETera merke-merke liburu, CD, bideo, erropa eta bestelako objektuak eskuratzera.

Erositako materialak esku berritan bizitza berria izango du. Denon artean probetxua aterako diegu objektu horiei eta kultura mugimenduan mantenduko dugu!

Bigarren urtez jarraian Berbaizu euskara elkarteak eta PREST! aldizkariak elkarlanean azaroko azken astean antolatu dute Kultura Outleta oso parte-hartzailea izan da. Eskerrik asko zuen ganbara hustu duzuenoi eta eskerrik asko Müllerreneara etorri zaretenoi!

ARTELANEN SUBASTA

Joan den ostiralean lagun artean zuzendu zuen Ane Zabalak artelanen subasta. Eskerrik asko Julen Araluze, Eneko Unzalu, Esperanza Yunta, Marian Vega, Janire Soldevilla, Leire Medrano, Mendo, Ander Izeki, Saioa Cabañas, Amaia Trigo eta Kristina Izagirreri zuen piezak eskuzabalki Berbaizu eta PREST!en eskutan uzteagatik.