Irantzu Yaldebere epaituko dute ostegunean

prestaldizkaria 2013ko abe. 10a, 13:15

Abenduaren 12an Irantzu Yaldebere gazte deustuarra epaituko dute Bilboko adingabeen epaitegian. Grebalariak aske! plataformak mobilizazio ugari antolatu ditu egun horretarako.

Ostegunerako (abenduak 12) Grebalariak aske! plataformak antolatu dituen mobilizazioak honako hauek dira:

9:30 Giza katea, Deustuko Done Petri plazatik epaitegiraino

10:30 Kontzentrazioa, epaitegiaren aurrean (Barroeta Aldamar kalean), epaiketak irauten duen bitartean

19:00 Kontzentrazioa, Deustuko Done Petri plazan

Aste honen erdialdean epaileek fiskaltzaren eta akusazio partikularraren helegiteei buruzko erabakia hartuko dute. Erabaki horien arabera Grebalariak aske! plataformak bestelako ekimenak antola ditzake.

INFO + GREBALARIAK ASKE!