Bilboko udalari eskaria, Menéndez y Pelayo eta Santa Martako Karmelo Ikastolaren
lokalak direla eta:
1. Karmelo Ikastolaren lokalak, auzoko kooperatibista eta gurasoek ia osorik ordaindua, eta auzolanean eraiki zirenak, erabilera herritar bat izan dezatela, Santutxu eta inguruetako auzoentzako kulturarako espazio bat sortuz.
2. Udaletxeak, azterketa tekniko eta partehartzaile bat aurrera eraman dezala Santutxu eta inguruko auzoen beharrizanak azaleratzeko, non, auzotarrek euren gabezia eta desirak adierazi ahalko dituzten, lokal hauek etorkizuna auzotarren babesarekin erabaki dadin.
3. Lokal hauen etorkizuna, auzoaren iritzia kontuan hartuz erabakitzea, teknikoen eta herritarren artean hausnarketa guneak sortuz, horrela, espazio hauei erantzun egoki bat emanez, betiere auzoaren eritzia baztertu gabe.
4. Udalarekin bilera bat egitea, non gure eskariak aurkeztuko dizkiogun ondorengo pertsonei: José Luis Sabas Bilboko Udaletxeko lan eta zerbitzuen zinegotzia, Fran Viñez arlo honetako zuzendaria, Ibone Bengoetxea Bilboko kulturako zinegotzia eta honen zuzendaria den Iñaki Lopez.
5. Ondoren sinatzen duten taldeak ordezkatuz, talde bakoitzeko persona banak parte hartuko luke bilera honetan.