Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko eszenatokira igoko da; bihar izango da, urtarrilaren 22an, Beti Jai Alai taldearekin batera eskainiko duen musika eta dantza tradizional ikuskizunean, arratsaldeko 20:00etan, A1 Aretoan. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Oraingo honetan, duela lau hamarkada baino gehiago Basurtu auzoan sortutako Beti Jai Alai talde beteranoak, dantza hauek eskainiko ditu, lau bloketan banatuta: Lekeitioko San Pedro dantza, Inauterietako dantza (turkiarren konpartsa), Korpuseko dantza eta Begoñako polka.
Udal Txistulari Bandak dantzaldi serieak eskainiko ditu blokeen artean, aspaldi gure herrialdeko plaza guztietan ohitura zen moduan. Horrela, dantza talde ezagunak udal musika bandaren kontzertu zikloan hartuko du parte berriro ere, ikus-entzuleek dantza emanaldi bikainaz goza dezaten.