Kale luzeena, Zabalbide

bertonaldizkaria 2012ko ots. 9a, 17:48

Zabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra  karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.

Kale luzeenaren ezker-eskuman Begoñaren historiaren pasarte garrantzitsu asko sortu dira. Argazki honen eskumaldean 1877an eraiki eben Larrinaga espetxea ikusi daikegu. Bertan 1937ko gerran erreketeek eta falangistek 584 pertsona fusilatu ebezen. Apur bat beherago 1903an sortu zan Berrio-Otxoa ikastetxea dago. El Txami zeritzan ikastetxea ikaslez hustu zan 1970ean Marcelino Menendez y Pelayora aldatu ziranean.

Gaur egun erabat aldatuta dago ingurune hori. Ikusten dan ezponda bera gatxa daantzemoten bertatik. Halan da ze Miribillara urreratu ezkero, argazkia egin zan lekutik, alegia, zerbait irudika daikezue.

Mahatserriko argazki zahar gehiago hemen