Euskarazko antzerkiko testuen antzezpen ikastaroa

bertonaldizkaria 2012ko ots. 14a, 13:13

Euskal Antzezleen Batasunak (EAB) eta Artista Interpreteak Kudeaketa Elkarteak (AISGE), BilbaoEszenarekin elkarlanean, antolatu duten ikastaroa martxoaren 8an hasiko da, eta 15 pertsonez osatutako talde txikiari zuzenduta egongo da.

BilbaoEszenako, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroko, instalazioek, euskarazko antzerki testuak antzezteko ikastaroa jasoko dute martxoaren 8tik aurrera. Ikastaroa Euskal Antzezleen Batasunarekin (EAB) eta Artista Interpreteak Kudeaketa Elkartearekin (AISGE) elkarlanean antolatu da. Prestakuntza espezializatu horren  helburua, Arte Eszeniko garaikideen barruan euskararen erabilera bultzatzea da, hori baita sektoreak hautemandako beharretako bat, eta BilbaoEszena ere bat dator diagnostiko horrekin.

Ikastaroa BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ostegun guztietan –arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara–, ekainaren amaierara arte. Ikastaroaren koordinatzailea, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen eta euskarazko antzerkian lanean eta antzerki hori bultzatzen ibilbide luzea duen Iñaki Ziarrusta antzezle, zuzendari, eszenografo eta itzultzailea izango da.

Tailerraren helburua euskarazko antzerki testuak prestatzea da,  antzerkia euskaraz egin beharrean, euskal antzerkia egitea. Horretarako, komunikazioaren ezaugarriak eta eraginkortasuna landuko dira, antzerki testua eszenaratu ahal izateko. Tailerra ikastaro praktiko gisa planteatzen da, eta bertan ikasle guztien proposamenak eta ekarpenak aintzat hartuko dira. Partaideak euskaldunak edo euskararen nolabaiteko ezagutza duten pertsonak izan daitezke, euren lanean euskarazko testuren bat antzeztu beharra izan dezakete eta.

Izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da, edo lehenago, plazak agortzen badira (15 pertsona), eta matrikulak 50 euro balioko ditu.

BILBAOESZENA: Juan de Gardeazabal 3. Tel: 94 433 49 95.

EUSKAL AKTOREEN BATZORDEA: eabbilbo@actoresvascos.com