Zein etorkizun aurreikusten diozu Athletici?

bertonaldizkaria 2012ko mar. 6a, 18:41

Ane-Zazpikale

Bizkaiko kirolaren minbizia da Athletic, berak murrizten die aurrekontua gainontzeko kirol taldeei. Niri bost Athletic!

Ane-Deustu

Machesterera joateko prest nago nire bi semeekin; beraiek ere oso red devil dira.

Niko-Prim

Athleticen garaipenak ekonomikoki onurak ekar diezaizkioke Bilbori, gure poltsikoaren kaltetan.

Amaia-Uribarri

FC Barcelonaren aurka arantza aterako dugu eta inglesei futbolean jokatzen irakatsiko diegu.

Nuria-Deustu

Zein partidu du Athleticek? Ez dut ezer ere entzun…

Lolo-Zazpikale

Athleeeeeeetic! Ieup! Jendea pozteko arrazoi gutxi dago gaur egun eta Athleticen poz hauek historikoak dira.