Larunbat honetan (martxoak 24), goizeko 10:00etan, Txurdinagako frontoian, 10 urtetik 14 bitarterako gazteentzako Otxarkoaga-Txurdinaga Esku Pilotako Bikoteen Txapelketa ospatuko da.
Bilboko Udaleko Imajinatu Otxarkoaga planaren barruan dagoen Pisu Solidarioen programako gazteen eskutik sortzen da ekimen hau. Programa 2010ean sortu zen esperientzia pilotu bezala Udal-etxebizitzen Erakundeak eta EHUren artean sinatutako hitzarmen bati esker. Lortutako emaitza onak direla eta, programa honek aurrera jarraitzen du eta bertan espezialitate ezberdinetako graduondoko 14 ikasleek etxebizitza bat alokatu dezakete 40 eurogatik hilero. Honen truke, ikasleek komunitatearen alde egin behar dute lan. Akordio honen adibide garbia, larunbat honetan ospatu behar den txapelketa da.
Txapelketaren helburua auzoko eta hiriko beste auzo batzuetako gazteen arteko harremana eta integrazioa sustatzea da eta baita, euskal pilotarekiko zaletasuna eta frontoiaren erabilera bultzatzea, kirol-mota hauek askotan futbol edo saskibaloi bezalako kirolen aurrean garrantzia galtzen baitute.