Harrapazank, gazteen moda desfilea igandean Bilborocken

bertonaldizkaria 2012ko mar. 23a, 10:10

2008ko SkunkFunk desfileak izandako arrakasta eta gazteen balorazioak ikusita, Harrapazanken edizio honetan pasarelan desfilatzeko aukera berriro eskaini zaie 12tik 18 urtera bitarteko Bilboko gazteei. Oraingoan Zergatik arropa markaren kolekzio berriaren aurkeztuko da. Julian Iantzik gidatutako moda desfile honetan, epaimahaikide eta gonbidatu bereziak izango dira, baita ekimen ikusgarri hau girotuko duen DJ bat ere.

Harrapazank aisialdi zirkuituak 12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrek euskararekiko duten motibazioan zein erabileran eragitea du helburu. Horretarako, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saila eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren egitasmo arrakastatsu honek, gazteen iritzi zein proposamenei esker, ekintza parte hartzaile eta esperientzia ahaztezinak diseinatzen eta garatzen ditu. Harrapazank Eszenatokia lehiaketa, Zergatik Moda Desfilea,  Harrapazank Telebista egitasmoa, argazki lehiaketa,  bideoklip baten grabaketa...

MODA DESFILEA: martxoak 25, igandea

Parte hartzaile kopurua: 26 gazte (tailerreko berdinak normalean)

Aurkezlea: Julian Iantzi

Epaimahaikideak: Gorka Otxoa (aktorea), Arantza Garces, (ETBko aurkezlea eta modeloa) eta Aran Azkarate (modan aditua eta moda/estilismo irakaslea, Euskadi Irratiko esataria).

DJ-a: Special J.

Gonbidatu bereziak: Revolta Permanent musika taldea

Lekua: Bilborock aretoa (Mesedeetako kaia, 1).

Ordua: 19:30etan hasiko da (ateak 19:15 zabalduko dira).

Saria: talde irabazleko kide bakoitzarentzat 100 euroko erosketa bonoa.

Gonbidapenak: www.barrabarra.eu atarian eskuragai. Sarrera doakoa da.