Bizkaie! agerkari digitalaren 10. urteurrena

bertonaldizkaria 2012ko api. 2a, 12:10

Gaur (apirilak 2) Bizkaie! agerkariak prentsaurrean eman du bere 10. urteurrenaren berri. BBK aretoan elkartu dira hizlari Gorka Martinez BBK Fundazinoko burua, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua, Bego Muruaga Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko zuzendaria eta Koldo Isusi Bizkaie! agerkariko zuzendaria. Prentsaurrekoaren amaieran, Xabier Amuriza bertsolariak pare bat bertso kantatu ditu.

Bizkaie! agerkariak hamar urte beteko ditu 2012ko apirilaren 8an, eta oraindino be sendo eusten deutse hasierako helburuei, besteak beste, bizkaierea zabaldu, indartu eta idatzizko ereduaren normalizazino prozesuan lagundu. Gaur egun, Bizkaie! atariak ia-ia 3.000 bisita ditu egunean, eta sare sozialetan be presentzia handia dauka, berbarako, Facebook-en 3.200 lagun baino gehiago daukaz, eta Twitteren ia 500 lagunek jarraitzen ditu.

INFO+ Bizkaie!