‘Veneciatik Madrilera’ kontzertu barrokoa bihar Atxurin

bertonaldizkaria 2012ko api. 3a, 13:43

Bihar, apirilaren 4an, aurtengo Bilbao Ars Sacrum edizioaren bosgarren eta azken kontzertua izango da. BAS 2012 modurik onenean amaitzeko, Bilbao 700 Fundazioak Sevillako Orkestra Barrokoa aukeratu du egun horretarako. Atxuriko Gizakundearen Elizan 20:30etik aurrera ‘Veneciatik Madrilera’ kontzertua eskainiko da, eta Vivaldi eta Scarlatti dira kontzerturako aukeratutako maisuak.

Sevillako Orkestra Barrokoa (OBS) historia arloko irizpideak erabiliz antzinako musika interpretatzen duten estatuko elkarteen  artean  lehenengo mailan kokatzen da. Orain dela gutxi, Kultura Ministerioak kultura alorrean ematen duen 2011ko Musikako Sari Nagusia jaso du.

Enkarnazio Elizako kontzertuetarako sarrerek 4 euro balio dute eta Bilbao 700 Fundazioan eskuratu daitezke, Zabalguneko Eraikinean (Zabalgune plaza, 11-1. solairua), etengabean 12:00etatik 18:00ak arte.