Hikateneoan Piztiak taldearen dokumentala eta kontzertua

bertonaldizkaria 2012ko api. 11a, 13:59

 

Piztiak musika taldeak, Josu Aranbarri erdi ondarrutar erdi santutxuarra kide duela, "Gabeko kalapitxixak zelan ein zan" dokumentala aurkeztuko du apirilaren 20an Hikateneoan eta ostean kontzertua eskainiko du. 

Bilboko Hikateneoko kultur aretoan joko du apirilaren 20an Piztiak taldeak. Bertan erakutsiko dute euren azken proiektuaren barruan dagoen Gabeko kalapitxixak diskoa egin zuteneko dokumentala: "Gabeko kalapitxixak zelan ein zan"; hots, haien inguruan dagoen jendeak nola ikusi eta bizi izan zuen disko honen prozesua. Ondoren, disko honetan plazaratu zituzten abesti esanguratsu eta ederrak abestuko dituzte.

2009ko abenduan Piztiak taldekoek eman zuten prentsaurrekoan aurkeztu zuten Gabeko kalapitxixak  diskoa, eta bertan azaldu zuten disko hori proiektu zabalago baten lehen zatia baino ez zela izango.

Horren ostean, arte erakusketa ibiltaria, abian jarri zuten: Ondarroako udal erakusketa aretoan, Bilbaoko Expodistritoko lau udaltegietan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, besteak beste, (ikusteko