Kaleko artea barra-barra Otxandion Artekale Egunean

bertonaldizkaria 2012ko api. 20a, 09:39

Datorren apirilaren 29an Otxandion ospatuko da Artekale Eguna. Lagun-artean eta jai-giroan bilduz eta euren artea publikoarekin konpartituz elkartuko dira  euskal taldeak eta jaialdi eta banatzaileak. Egun berezi honen aukera paregabeaz gozatzeko norbanakoak eta familiak hurbildu daitezen deaildi zabala egin dute, denek ongi pasatzeko parada izango baita.

Izan ere, egun guztian zehar –bezperako gauerdian Jon Zabal Mago eta komikoaren iksukizunaren eszenaratzearekin hasita eta apirilaren 29ko egun guztian zehar, goizeko hamarretatik iluntzera bitarte– hamahiru ikuskizunez osotutako programazioa aurkeztuko dute, ikuslego zabalarentzat gehienak, baina haur zein helduentzat bereziki sortuak tarteko.

Otxandioko Kultura zinegotzia den Kepa Gonzalez de Audikanak, bestalde, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa artean eta Gorbea eta Anboto mendilerroen magalean kokatuta dagoen herri honen bertuteak goraipatu ditu, ez bakarrik bere aberastasun arkitektonikoari lotuta, baizik eta bere kaleetan bizi den euskal giro eta bere herritarrek kulturarekiko duten begiruneagatik.

Artekale Eguna ARTEKALE-Kale Arteen Topaketa Profesionalak Euskadin elkarteak Otxandioko Udalarekin batera antolatu du. Euskal Herriko kaleko arteen arloan diharduten konpainia eta jaialdiak dira Artekaleko partaide, Kale Arteen berezitasunean sakontzeko eta errotik ikertzeko,  hau da, hausnarketa-gune bat sortzeko ekimen paregabea.