Bideoak, Begoñako Errepublika izandakoak XIX. mendearen amaieratik izan duen bilakaera erakusten du, bertako biztanleen begiradaren eta esperientziaren bitartez.
Ikerlariak, historiagileak eta batik bat elizate izandakoa osatzen zuten auzoetako jende arruntak –39 pertsonak eta 9 elkartek–, euren testigantza eta lekuko historiaren ezagutza eskaini dute, gure Hiriko leku ezagunenetakoaren azken garaietako historia erakusten digun ikus-entzunezko lan hau egin ahal izateko.
Bideoaren hasieran, Begoñako Errepublika izan zenaren azterketa geografikoa egiten da. Honako auzo hauek hartzen zituen: San Agustin, Uribitarte, Castaños, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Zurbaranbarri-Arabella, Artxanda, Etxebarria, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Bolueta eta Begoña. Horrez gain, inguru horren bilakaeran oso garrantzitsuak izan diren leku komun garrantzitsuetan zentratzen da: Etxebarriako industrigune izandakoa eta Bolueta, Begoñako basilika, Artxandako funikularra, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaran, Arabella edo Loruri bezalako auzoen jatorria eta ondorengo hedapena ahaztu barik.
Bideoak garrantzi berezia ematen dio auzoaren elkarte sareari. Gaur egun ere sare horrek bere horretan jarraitzen du ibilbide luzea egin duten taldeekin, Gaztedi Dantzari Taldea, Santutxuko Bertso Eskola, Otxarkoaga Abesbatza edo Moraza futbol taldea. Nostalgia ere agerian dago galdutako herri sentimendu horretan, izan ere, desagertzean, gaur egun argazkietan baino ikusi ezin diren higiezin eta leku asko eta asko berarekin eraman zituen.
Bideoa ikusteko: hemen