Santutxuko gaztetxeko kide bat identifikatu du udaltzaingoak

bertonaldizkaria 2012ko mai. 10a, 10:30

Iturriga kalean Santutxuko Gazte Asanbladak okupatu duen lokalean lanean ari zen gazte bat identifikatu zuten bi udaltzainek maiatzaren 2an. NAN agiria eskatzeaz gain, "eraikin baimena" ere eskatu zioten udaltzainek. Horrek lokaleko jabe den La Caixa banketxearen "salaketarik ez dagoela" pentsatzera eraman du Gazte Asanblada.

"Jakin badakigu, baina, Bilboko Udala La Caixarekin harremanetan jarri dela bere lokalaren egoeraren berri emateko", diote Gazte Asanbladatik. "Guk, guzti honen gainetik, gurearekin jarraituko dugu eta astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetan eta larunbatetan goizez hamaiketan eta arratsaldez bostetan aurrera eramango diren lan egunetara hurbiltzeko deia zabaltzen dugu".

http://santutxunbizi.blogspot.com.es/