Otxarkoagako jaiak, ekainaren 9tik 17ra

bertonaldizkaria 2012ko mai. 14a, 12:45

Datak zehaztu dituzte jada Otxarkoagan auzoko jaietarako. Ekainaren 9an hasi eta 17ra arte luzatuko dira. Horrela bi asteburuko jaiak ospatzeko aukera izango dute. Egitaraua ia lotuta dago eta ekitaldi interesgarriz josita, besteak beste, Irusta taldearen bi berbena (ekainaren 9 eta 16an) eta Siroka, Norte Apache eta Su Santidad taldeen kontzertua ekainaren 15ean.

Aurtengo Otxarkoagako jaietako berrikuntza handiena auzo etxeko saskibaloi kantxan ezarriko den planetarioa izango da. Ekainaren 9 eta 16an, goizez, gozatu ahalko da behin-benhienko planetarioaz.

Bestelako aukeren artean egitarauan izango dira: bost barraka, aerobithona, futbito txapelketa, munduko arrozak, tu sí que vales, parriladak...

http://www.otxarkoaga.com