Garaizarko Matsorriak abesbatza Italiara

bertonaldizkaria 2012ko eka. 6a, 16:45

BegoƱako Garaizarko Matsorriak abesbatza Italiara doa eta lau egunez Milan, Florencia eta Siena hiriak bisitatuz, Cantate Toscana jaialdiako bi kontzertutan parte hartuko du.

Ekainaren 8an, Pistoiako adiskidantza kantaldian, Su Insieme bertako koruarekin batera eta hilaren 9an, Austriako Weisskirchner Feinklang eta Italiako Coro Polifonico del Chiantirekin, Greve in Chiantiko Casa del Popolon eskainiko dituzte kontzertuak.

Bi kontzertu horietarako, Garaizarko Matsorriak euskal folkloretik jasotako errepertorio zabala prestatu du eta, besteak beste, Raimundo Sarriegi, Segundo Matute, Jesus Guridi, Pablo Sorozabal, Pedro Retana eta Victor Zubizarretaren konposizioak interpretatuko ditu.

INFO+ www.corogaraizarkomatsorriak.com