Uribarri Eguna kalean ospatzeko trabak jarri ditu Bilboko Udalak

bertonaldizkaria 2012ko eka. 8a, 11:49

Traba eta eragozpenak jarri ditu Bilboko Udalak Uribarri Egunerako prestatuta zeuden ekitaldiak kalean egiteko. Beraz, Uribarri Auzolanean plataformaren egitaraua neurri handi batean kolokan dago.

Hiru gune izatekoak ziren Uribarriko Landan: Elkarteen Gunea, Azoka Gunea eta Umeen Gunea. Eta bakoitzean hamaika ikusteko eta egiteko.

11:00-14:00

Elkarteen Gunea: Auzoko elkarteak ezagutu nahi badituzu, Landan egongo dira zure zain.

Azoka Gunea: gazta, ogia, eztia, mermeladak, likoreak, bidezko merkataritza, artisautza…

Umeen Gunea: puzgarriak, txapak egiteko tailerra, aurpegia margotzeko tailerra…

18:00-20:00

Hitzaldia: ‘Auzolanaren kultura’ liburuaren aurkezpena eta Uribarri Auzolanean egitasmoaren ibilbidea

INFO + http://uribarriauzolanean.tk