Zurbaranbarriko metroko lanetan atzo izan zen matxurak ke ugari sortu zuen

bertonaldizkaria 2012ko eka. 18a, 09:39

Atzo (ekainak 17), arratsaldeko 7ak aldera Via Vieja de Lezama kaleko metroko lanetan, Iturriondo plazaren inguruan, ke zutabe handi batek auzokideen harridura sortu zuen. Ke beltzak eztarrian azkura eragin zien istripua gertutik ikustera hurbildu zirenei. Zorionez, metroko langilerik ez zen sauritu. Gure Etxea elkarteak metroko beharginen lan baldintza eskasak salatu ditu.

Gure Etxea elkartearen iritziz, joan den igandeko matxura "obra publikoetako lan baldintzen isla" da. Gertatuak "hamaikagarrenez" atzera ditzake metroko lanak, "azken fasean egon bekarlo luketenak".

Matxuraren azalpenak espero ditu Gure Etxeak, nahiz langile faltagatik izan den susmoa duen elkarteak. Azken urtean "langile kopuru eskasa" izan dela dio eta kaleratuak izan direnen kontratazioa eskatu du, "txanda guztietan lanean ari diren sentsazioa emateko, behargin taldeak batera eta bestera ibili ez daitezen".