Euskaraz sortu, adierazi eta berritzeko gakoak gaur-biharretan aztergai

bertonaldizkaria 2012ko eka. 25a, 18:49

Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre eta Estitxu Fernandezek, besteak beste, euskarazko kultura-ekoizpena aztertuko dute gaur eta bihar BizBAKeko mintegietako batean.

Euskarazko kultura-ekoizpena aztertuko duen ‘Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak” izeneko udako ikastaroa gaur abiatu da. EHUren BizBAK egitarau barruan dagoen mintegi honek hainbat alorretako

ikuspegiak jorratuko ditu: antzerkia, zinema, musika, literatura, bertsogintza eta hedabideak. Horretarako, eremu horiek landu eta aberasten dituzten egile ezagunen bizipenak bilduko dira. Hain zuzen, Ander Lipus (antzerkigilea), Maialen Lujanbio (bertsolaria), Asier Altuna (zine-zuzendaria), Eñaut Elorrieta (musikagilea), Katixa Agirre (idazlea), eta Estitxu Fernandez (telebistako aurkezlea) izango dira bertan, euskaraz sortu, adi/erazi eta berritzeko gakoak eskainiz.

Mintegi honek abiapuntu jakin bat izango du: gainontzeko hizkuntza nagusiekiko harremanean euskaldunen komunitateak zailtasun erantsiak dituela, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak hedatzeko unean. Halere, izan baditu ustiatu beharreko aukera eta indar-guneak. Euskarak dituen berezitasun eta baliabideak ezagutu eta esparruz esparru lantzeko bideak garatzea du helburu ikastaroak.

INFO +