Artxandako jolas-parkeari buruzko dokumentala bihar ikusgai Otxarkoagan

bertonaldizkaria 2012ko eka. 26a, 17:03

Zorte txarrekoa izan zen Artxandako jolas parkea hasieratik, 1974an zabaldu zutenetik. Urtean miloi bat bisitari espero zituzten eta urterik goxoenean 450.000 pertsona baino ez ziren bertaratu. 1989an itxi zuten. Guillermo Santamariak ez zuen joslas-parkea ezagutu, 1985ean jaio baitzen, baina jakin-min handia sortu dio beti, harik eta dokumentala osatzen hasi zen arte. 

Bihar, ekainak 27, 'Parque de Atracciones de Vizcaya. Los dientes del diablo' dokumentala ikusi ahal izango da Otxarkoagako auzo etxean, 19:00ean, Zineklubaren programazio barruan.

INFO + Otxarkoaga.es

Artxandako jolas-parkeak 2008an zuen itxura ezagutzeko lotura: Pafans.com