Gala galanta, Berriari ziztada emateko antzerkilarien emanaldi sorta (Deustuko Erriberan, uztailaren 1ean)

bertonaldizkaria 2012ko eka. 27a, 11:35

Uztailaren 1ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6n, Berria egunkariari ziztada emateko antzerki munduko aurpegi ezagun ugari batuko dira. Goizean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz eta 20:00etatik aurera, aldiz, gala galanta izango da.

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€ balio du.

INFO + Pabiloi6