Lander Fernandezen atxiloketa salatzeko elkarretaratzea ostiralean italiar kontsuletxe aurrean

bertonaldizkaria 2012ko eka. 27a, 17:06

Fernandez Erroman atxilotu zuten ekainaren 13an Italiako eta Espainiako poliziek elkarlanean eginiko operazio batean eta Regina Coeli espetxean lau egun igaro zituen. Egun, etxean atxilotua jarraitzen du santutxuarrak, baina bisitak jasotzeko aukera du. Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak kontzentrazioa deitu du datorren ostiralerako, hilak 29, Italiak Bilbon duen kontsuletxearen aurrean (Ercilla, 14) Fernandezen atxiloketa salatzeko.

INFO + Branka + Eleak + Uncasobascoaroma