‘Bilboko erraldoiak eta buruhandiak’ erakusketa ikusgai Euskal Museoan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 9a, 10:05

Iñaki Irigoien eta Jon Gaminde arduratu dira dokumentazio historikoaz, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, Bizkaiko Gaiteroen eta Renferen lankidetza ere izan dute Bilboko Erraldoi eta Buruhandiei buruzko aldi baterako erakusketa osatzeko. Bihar aurkeztuko den erakusketa irailaren 30era arte egongo da ikusgai Euskal Museoan.

Bilboko jaiak ezin izango lirateke ulertu Hiribilduko Erraldoi eta Buruhandien parte-hartzerik gabe. Kaletik egiten duten desfile dantzariaren atzetik jarraitzaile ugari joaten zaizkie, umeak zein helduak, eta denek parte hartzen dute modu aktiboan segizio horretan, Erraldoi eta Buruhandien konpainiaz gozatuz. Hori dela eta, Museoak jai-giroko izaera horretan parte hartu nahi du, eta, aldi berean, pertsonaia horien historia erakutsi nahi dio publikoari, lehen aldiz noiz aipatzen diren adieraziz eta joandako mendeotan izan dituzten aldaketen berri emanez. Modu horretan, arlo ludikoa eta arlo historikoa marko berean elkartuko dira.

Museoan aurkezten den erakusketak Bilboko Udalaren jabetzakoak diren erraldoien bi belaunaldiak batzen ditu, hau da, 1980koa eta 1988koa; guztira, 24 figura dira. Erraldoiekin batera, 9 buruhandi daude ikusgai.

1980ko belaunaldiko Erraldoien zerrenda

Terencio jauna

Baserritarrak

Ingelesa eta Bilbotar neskatila

Olagizona eta Zigarrogilea

Marinela eta Zamaketaria

Zumalakarregi

1988ko belaunaldiko Erraldoien zerrenda

Terencio jauna eta Tomasa anderea

Baserritarrak

Ingelesa eta Bilbotar neskatila

Olagizona eta Zigarrogilea

Marinela eta Zamaketaria

Zumalakarregi eta Isabel II

Pichichi eta Lina

Buruhandien zerrenda

Erdi Aroko euskalduna

Erdi Aroko tontor burukoaz jantzitako euskal emakumea(2)

Mezalaguna(2)

Diakonoa

Don Celes

Athletic Klubeko lehoia

Baserritarra

Horiekin guztiekin batera, Euskal Museoak 1980ko Erraldoien 12 miniatura aurkezten ditu, denak ere bere bildumakoak. Miniatura horiek Fernando eta Esperanza Pallaresek egindakoak dira. Pieza hauen jantziak Maritere Villamorrek egin zituen, Euskal Museoak 1990ean egindako ikerketa historikoko lanaren ondorioz.

Aldi baterako erakusketa osatzeko, jaietako 84 argazki daude, antzinakoak zein modernoak. Argazkirik zaharrena XIX. mende amaierakoa da.

Erakusketa Hallean, aldi baterako erakusketetarako bi aretoetan eta Euskal Museoko Klaustroan ikusi ahal izango da.