San Isidro eguneko kontzertu berezia DVDan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 9a, 11:48

Bere 25. urteurrena ospatzeko Bilboko Garaizarko Matsorriak abesbatzak maiatzaren 18an Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioaren auditoriumean eskaini zuen kontzertuaren DVD bat kaleratu berri du.  

Era askotako musika-errepertorioa jasotzen da grabazio honetan: opera-aria ezagunak, (Nabuccoren “Va Pensiero”, La Traviataren “Libiamo Ne´Liete Calici”, eta Il Trovattoreren “Coro di Zingari”, hirurak G.Verdirenak; Haendelen “El Mesias”en Hallelujah; hainbat bilbainada eta euskal folkloretik aukeratutako abestiak.

DVDa 8 eurotan eskura daiteke, 636961150 telefonora deituz.