Liburuak eta aldizkariak eskuragai Txurdinagako igerilekuan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 16a, 09:36

Atzodanik martxan da Udako Liburutegiak Programaren hamabigarren edizioa jarriko Txurdinagako igerilekuan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketa sustatzeko jarduerak burutuko dira, umeei zuzenduta.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen horren helburu nagusia, hiritarrek liburuekin eta irakurketarekin bat egiteko dituzten aukerak zabaltzea da. Horrela, ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CD-ak, DVD-ak, hemeroteka, internet, etab.), Bilboko Udal Liburutegiak kalera irtengo dira udan, Fangoko eta Txurdinagako kiroldegietan eguzkia hartzeko lekuetako eta igerilekuetako erabiltzaile guztiengana irakurketa hurbiltzeko, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 19:30etara bitartean.

Programa horren bitartez irakurketa zerbitzua eskainiko da, eta horretarako liburuak –eleberriak, haur eta gazte literatura, auto-laguntzako liburuak…–, eguneroko prentsa eta aldizkariak jarriko dira guztien esku. Horrez gain, igerileku horietan liburuen mailegu zerbitzua ere erabili ahal izango da. Irakurleek etxera eraman ahal izango dituzte interesatzen zaizkien liburuak, aisia gunean bertan ezarriko den epearen barruan itzultzeko baldintzarekin. Udal Liburutegien Sareko karnetik ez duten pertsonek bertan eskatu ahal izango dute. Ohikoa denez, jarduera horien barruan irakurketa bultzatzeko tailerrak ere burutuko dira, umeei zuzenduta.

Kokagunea: Txurdinagako eta Fangoko kiroldegiak

Egunak: Uztailaren 15etik abuztuaren 15era

Ordutegia: 12:00-19.30

Argazkia: que.es